• Zalantzak al dituzu? Telefonoz emango dizugu arreta: +34 94 636 24 78

LANERAKO ZERBITZUA

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREKIN
HITZARTUTAKO ZERBITZUA

Helburua da desgaitasuna duten pertsonen garapen pertsonala lortzea, gizartearen eta lanaren arloko gaitasunak praktikan jartzea bideratzen duten jarduera produktibo errealetan parte hartzearen bidez: komunikazioa, talde-lana, errespetua, autonomia…
linea discontinua vertical
foto capacitación laboral
icono actividades productivas

Hainbat jarduera produktibotan
parte hartzeko aukera

Zerbitzuko erabiltzaileei hainbat jarduera produktibotan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu, beren ezaugarriekin bat eta zereginak pertsona bakoitzaren gaitasun eta baldintzetara egokituz.
Prozesuan zehar learn by doing metodologia ikasten dugu (eginez ikasi); horren bidez, gizarte eta lan arloko gaitasunak hobetzeko beharrezko laguntzak zehazten ditugu, desgaitasuna duten pertsonen autonomia sustatuz.
icono plan de apoyo

Banakako laguntza-plana (BLP) diseinatzea

Erabiltzaile bakoitzak parte hartzen du banakako laguntza-plan (BLP) bat egiten. Bertan bere nahi eta gizarte eta lan arloko helburuak ezartzen dira, eta horiek bete ahal izateko jarraitu beharreko pausoak zehazten dira.
GALLARRETAk, balio erantsi gisa, hainbat jarduera eskaintzen ditu arreta pertsona bakoitzari moldatzeko; hala, erabiltzaileen gustu eta interesetara hurbiltzen da.
Ildo horretatik, azpimarratzekoa da gure Zahartze Aktiborako Programa, narriatze-seinaleak izaten hasten diren pertsonentzako egiten ditugun moldaketen adibide gisa. Helburua da prozesu hori gelditu eta atzeratzea, haien bizi-kalitatea eta ongizatea mantentzen laguntzen eta suspertzen duten jarduera berritzaileak diseinatuz.
Programa horiek Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako hitzarmenari esker gauzatu daitezke.
logo bizkaia