


Lan enklabeak
Enklabea laneko ohiko merkatuko enpresa baten (enpresa laguntzailea) eta Enplegu Zentro Berezi (EZB) baten arteko kontratua da, enpresaren jarduera nagusiarekin zuzeneko lotura duten obrak edo zerbitzuak emateko. Kontratua betetzeko, desgaitasuna duten Enplegu Zentro Bereziko langile-talde bat aldi baterako enpresa kolaboratzailearen lan-zentrora doa. Enklabeak otsailaren 20ko 290/2004 Errege Dekretuan aurreikusita daude:
- Desgaitasuna duten pertsonak Enplegu Zentro Berezietatik ohiko lan-merkatura modu egonkorrean igaro daitezen laguntzea, eta enpresa arruntak desgaitasunak dituzten langileen gaitasunak eta trebezia hobeto ezagutzea.
- 50 langile baino gehiagoko enpresei lanpostuen % 2 desgaitasuna duten pertsonentzako gordetzeko derrigortasuna betetzen laguntzea, 364/2005 Errege Dekretua bete dezaten.
- Enpresa kontratatzaileak zenbait laguntza jaso ditzake enklabe batean langile bat kontratatzen duenean: Kontratuagatiko dirulaguntzak, Gizarte Segurantzaren enpresa-kuoten hobaria eta lanpostua egokitzeko eta trabak eta oztopoak kentzeko laguntzak.