- Gure langileei prestakuntza eta baliabideak ematen dizkiegu energiaren eta hondakinen kontsumoa murrizteko (Gallarretako botilaren irudia, zaborrak bereiztea, kartoia prentsatzea).
- Lan-jarduera eraginkortasunez antolatzen dugu, eta gure jardueraren ondoriozko hondakinak murriztea, balorizatzea eta bereiztea sustatzen dugu.
- Gallarretako lurretan baratzeko produktuak hazten ditugu erakundeko pertsonek kontsumitu ditzaten. Tximeleten eta haien bizilekuen ikerketan, dibulgazioan eta kontserbazioan diharduen Zerynthia elkarteak gune hori TXIMELETEN OASI gisa aitortu du.
- Gure instalazioetako CO2 isurketak ahalik eta gehien murrizten ditugu panel fotovoltaikoen bitartez eta biomasako galdara berriei esker.
- Enpresa osasungarriaren programaren bitartez elikadura eta ohitura osasungarriak sustatzen ditugu, eta 0 km-ko produktuak kontsumitzea bultzatzen dugu.
- Gure jardueran sortzen diren hondakinak ahalik eta gehien balorizatzen eta berrerabiltzen saiatzen gara. Gure proiektuetan erabiltzen ditugu edo hirugarrenek erabiltzea sustatzen dugu.
- Meatzaldeko herritarrei prestakuntza ematen diegu zuhaitzak eta berdeguneak zaintzeko.
- Meatzaldeko udaletako teknikariak lorezaintza-prozesu jasangarriagoetan sentsibilizatzen ditugu.
- Gertuko ikastolekin lankidetzan aritzen gara ingurumen-proiektuetan (Libera eta Sare Berdeak).
- Gure inguruneko biodibertsitatea bultzatzen duten ekintzak gauzatzen ditugu: Naturan bildu diren botilekin liztor asiarrak tranpaz harrapatzeko proiektua; gaueko harraparientzat habiak fabrikatu eta jartzea; gure inguruko landare autoktonoen haziak eta ezkurrak bildu eta ereitea ondoren landareztatzeko; lanean aritzen garen udaletako eremu narriatuetan paisaia eta ingurumena hobetzeko proposamenak…