Español I Euskara

Zentru Okupazionalaren ekimenak

“Tailer guzti hauek gure erabiltzaileek dituzten jakingura eta helburuen arabera izaten dira hautatuak”

  • proyectos-salida
    Irteera kulturalak

    Urtean zehar 3 edo 4 irteera egiten ditugu museo, natur-parke, lantegi eta abarrera.

  • proyectos-habilidades
    Trebetasun sozialen tailerra

    Taldekako lana, genero-ikuspegia, pertsonen arteko harremanak, ahozko eta ez-ahozko komunikazioa, asertibitatea eta enpatia.

  • proyectos-noticias
    Egungo berrien tailerra

    Ekintza ezberdinen bitartez komunikabide ezberdinetan agertzen diren gaurkotasuneko berriak ezagutarazten dizkiegu.

  • proyectos-cine
    Zinema tailerra

    Gainontzeko tailerretan landutako gaiak eta baloreak azaleratzen dituzten pelikulak ikusten ditugu.

  • proyectos-salud
    Osasun tailerra

    Erlaxazio eta gimnasia saioak egiten ditugu, gure gorputzaren oreka eta atsedena lortu guran.

  • proyectos-manualidades
    Eskulanen tailerra

    Eskuen abilezia piztu eta indartzen dugu, norberaren alde sortzailea garatzen dugun bitartean.

  • proyectos-informatica
    Informatika tailerra

    Tailer hau ezintasun gehien dituzten pertsonei ordenagailua eta interneten erabilpenaren bidez teknologia berriak hurbiltzean datza.

  • proyectos-huerto
    Solo ekologikoa

    Gallarretaren instalazioen barruan Zentru Okupazionalaren erabiltzaileentzako solo bat egokitu da.

  • proyectos-mantenimiento-forestal
    Bertoko baso-espezieen mintegia

    Meatzaldeko baso-espezie propioen berreskuratze eta sustatzea, eta Zentru Okupazionaleko erabiltzaileei hauek jagoteko behar diren jakintzak ematea dauka helburu.

 
 

Uso de cookies / Cookien erabilpena

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. // Webgune honek cookiak darabiltza, bertan nabigatuz gero hauek eta beren politika onartuko dituzu. Informazio gehiagorako.plugin cookies